home | contacts
main page
 
about us
services
partners
news
contacts
 
 

Mundaka erdian, Urdaibako Bioferaren Erreserban daukagu Simitur edo Simiturriaga etxea. Simitur sendiaren egoitza izan zen abizena Mundakatik desagertu zen arte, 1648 urtean. Mende bat geroago, 1783an, Arteaga sendiko partaideren batek zaharberritu zuen, fatxadako ezkutu eta guzti. Horrela, Palacio de la Cruz edo Kurutziaga jauregia izena hartu zuen. Egun, erabat berriztatuta, hotel atsegin eta lasai bilakatu dugu.

Hotela berria den arren, Simitur dorretxearen armazoia oinarri hartuta berriztatu dugu, XVIII.mendeko etxea gordeta. Oinplano karratukoa da, alderik aldeko balkoiduna.

Kolomadi gotikoan, Jesus eta Ama Birjina, 1611 urtekoak.

 

 

23 logela ditu hotelak, bainugela eta guzti. Taberna, egongela, terraza, telebista, berogailu zentrala eta telefonoa… Gainera, eguneko 24 orduetan gela-zerbitzua ere badaukagu.

Mundaka erdian daukagu hotela, alde zaharrean; beraz, minutu gutxiren tartean herriko edozein tokitan egon daitezke gure bezeroak.

 

Kurutziaga jauregiaren fatxada              
Kurtzio Kalea, 1
48360 Mundaka (Bizkaia)
Tel.: 94 687 69 25
Fax: 94 617 70 12
hotel@kurutziagajauregia.com