home | contacts
main page
 
about us
services
partners
news
contacts
 
 

Getxok hainbat hondartza eta auzo hartzen ditu bere baitan, Algorta kasu. Kostaldean aurrera egin eta Sopelara helduko gara; hondartza naturalen paradisua da: Barinatxe, La Salvaje, Arrieta…

 

Kilometro batzuk harago Gorliz daukagu. Gorlizeko hondartza Bizkaiko kostaldeko onenetariko bat dela esan ohi dute bisitariek. Bidaian aurrera jarraituta Armintza eta Bakio: arrantzalea bata, turismorako prestatua bestea. Bakiotik Bermeorako norantzan harkaitz ikaragarriek sortutako ikuskizun ahaztezinekin egiten dugu topo, Gaztelugatxe eta Akatz.

 

 

Horien atzean Bermeo herri arrantzalea dago. Bermeoko historia arrantzarekin lotuta egon da beti, horren adierazle dugu Arrantzaleen museoa –Bermeo ulertzeko bisitagarria- , baina herritaren nortasuna portuan bertan gordetzen da hoberen, itsasontzietan, langileengan…

Bi kilometro harago, Mundaka. Kostako bidea hartuta, Mundakako itsasadarrean barrura egingo dugu, Gernika hiribildu entsutetzura heltzeko. Han, Gernikako Arbola eta batzar-etxea bisita ditzakegu, beste askoren artean.

Gernikatik irten eta itsasadarraren beste isurialdean aurrera eginez gero, Laida eta Laga hondartzak ditugu, eta ondoan, Ogoño harkaitz harrigarria. Ogoñotik Elantxoberako bidea har dezakegu, Madalena egunari esker gero eta ezagunago den herri aldapatsua bisitatzeko. Atzean Lekeitio, arrantzaleen herri ederra.

Bizkaiko kostaldeak Gipuzkoarako bidea jarraitzen du, Ondarroa zeharkatuz.

 


Mundakako olatu entzutetsua
             
Kurtzio Kalea, 1
48360 Mundaka (Bizkaia)
Tel.: 94 687 69 25
Fax: 94 617 70 12
hotel@kurutziagajauregia.com