home | contacts
main page
 
about us
services
partners
news
contacts
 
 

BIZKAIAIberiar penintsulako iparraldean dago; Kantauriko itsasoak mugatzen du iparraldean, Kantabriak mendebaldean eta Arabak eta Gipuzkoak hegoaldean eta ekialdean.

Klima paregabea du: udan eta neguan temperatura leuna da, epela, eta euria maiz egiten du.

Bilbao du hiriburu. Duela urte batzuk lurralde historikoko industria guztia gune horretan zegoen, Nerbioi ibaian. Egun, hiria erabat eraldatu dute eta turismoa indartu dute.

 

Muskiz eta Ondarroaren arteko 150 kilometroetan –herri horiek mugatzen dute Bizkaiko kostaldea- hainbat toki berezi ikusteko aukera dago, itsasaldekoak zein mendialdekoak, guztiak erabat ikaragarriak.

Bisita Bilbon hastea erabakiz gero, hiria ondo arakatu ondoren Abrako bidea hartu daiteke, Nerbioi ibaiaren bokalea. Horrela, Portugaleteko zubi esekiaren arkitektura liluragarritik Getxoko antzinako burgesiaren etxeetara egin daiteke salto, orduko mantsio galantak oraindik zutik mantentzen baitira.

     
URDAIBAI. Mundaka inguruko hainbat paisaietako bat.
             
Kurtzio Kalea, 1
48360 Mundaka (Bizkaia)
Tel.: 94 687 69 25
Fax: 94 617 70 12
hotel@kurutziagajauregia.com