home | contacts
main page
 
about us
services
partners
news
contacts
 
 

Irudikatu dezakezue Artzako zalaparta, gauez, atzemandako altxorra ontzitik atera eta piraten arteko banaketa hastean? Ospatu beharra zegoen! Agian, “konfiskatu” berri zituzten ron upelekin ospatuko zuten. Oihuak, algarak, besarkadak, Simitur etxearen aurrean, Gurutzearen alboan. Zer ez genuke emango guk, hori guztia ikustearren?

Piratak Mundakara heldu baino are lehenago, Erdi Aroko bandoak ere izan genituen herrian, dorretxe batetik bestera joan-etorrian; haien artean borrokan mendez mende. Kronikek diotenez, eskualdean hainbat klan odoltsuk behin eta berriz erasotzen zioten elkarri: Butroekoak, Arteagakoak, Muxikakoak…

 

 

 

300 bat urte iraun zuten Bandoen Gudu izenekoek, eta Mundakan ere utzi zuten aztarna. Simitur etxearen fatxadako ezkutua bando horietako bati dagokio: Arteagakoari, bere dragoi eta guzti.

Gure istorioan ez dago ez printzesarik ez dragoirik; bai, ordea, heriotza, sua eta harrapaketa. Erregeak ere etorri ziren azkenean, Errege Katolikoak hain zuzen. Haiek ekarri zuten aldaketa: legea ezarri, Amerika aurkitu eta Europako lehenengo estatuetariko bat ezarri. Horrela, heriotzek eta harrapeketek Atlantikoa zeharkatu eta lurralde berrietan ezarri zuten egoitza.

Portura bidean
               
Kurtzio Kalea, 1
48360 Mundaka (Bizkaia)
Tel.: 94 687 69 25
Fax: 94 617 70 12
hotel@kurutziagajauregia.com